Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2011ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6349

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 12koa, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren zuzendariarena; honen bidez, Ebaluazio Batzordeetako kide batzuk kargutik kentzea eta Batzordeetako kide berriak izendatzea xedatzen da. Batzorde horiek Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak eta doktore titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleak egiaztatzeko izango dira, baita Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle lankideek kontratatu aurreko txostena eskuratzeko ere.

Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Estatutuetako 13.3.l) artikuluak dioenez (estatutu horiek abenduaren 28ko 349/2010 Dekretuak eraldatutako ekainaren 27ko 138/2006 Dekretuaren bidez onartu ziren), Agentziako zuzendariak izendatu behar ditu ebaluazio-batzordeetako kideak, Adituen Batzordearen proposamena jaso ondoren. Horixe dago aurreikusita, halaber, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako Administrazio Kontseiluak 2011ko azaroaren 29an berretsitako Kontratatutako Irakasleak eta Ikerlariak, Unibertsitate Pribatuetako Irakasle doktoreak eta Irakasle Lankideak Kontratatu Aurreko Txostena Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Protokoloaren 3. puntuan.

Egiaztatze-prozesu osoan jarraitu beharreko publizitate- eta gardentasun-printzipioak betetzeko, aipatutako protokoloaren 3. puntuak exijitzen du ebaluazio-batzordeen osaera Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean eta Unibasq-en web orrian argitaratzeko.

Horregatik, esleitu zaizkidan eskumenei jarraiki, eta aipatutako aurreikuspenak betetzeko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Ondoren zehazten diren ebaluazio-batzordeetako kide hauek kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea:

1.- Medikuntza eta Osasun Zientzietako Batzordea.

Kideak:

Batzordeburua: Juan José Zarranz Imirizaldu.

Batzordekideak: Elena Barbería Leache; Pilar Civeira Murillo; Jon Irazusta Astiazaran; M.ª del Puy Portillo Baquedano; Itziar Astiasaran Anchia.

Idazkaria: Amaia Irazusta Astiazaran.

2.- Irakaskuntza Teknikoetako Batzordea.

Kideak:

Batzordeburua: Carlos Bastero De Eleizalde.

Batzordekideak: Fernando Cortés Martínez; J. Ignacio Galarraga Aldanondo; M.ª José Gil Larrea; Juana M.ª Mayo Nuñez; Iñaki Mondragón Egaña.

Idazkaria: Inmaculada Zamora Belver.

3.- Zientzia Esperimentaletako Batzordea.

Kideak:

Batzordeburua: Fernando Plazaola Muguruza.

Batzordekideak: José María González Calbet; Jordi Lalucat Jo; Manuel Prieto Rubio; Gustavo Slafer; Juan Bernardo Zaballa Tejada.

Idazkaria: Rosa M.ª Alonso Rojas.

4.- Giza Zientzietako Batzordea.

Kideak:

Batzordeburua: Joaquín Gorrochategui Churruca.

Batzordekideak: Amelia Barquín López; Carlos Beorlegui Rodríguez; Juan Sisinio Pérez Garzón; Pilar Roig Picazo; María Sierra Alonso.

Idazkaria: Rose Miren Pagola Petrirena.

5.- Gizarte- eta Lege-Zientzietako Batzordea.

Kideak:

Batzordeburua: Gurutz Jauregui Bereciartu.

Batzordekideak: Nekane Arratibel Insausti; Gualberto Buela-Casal; Emiliano Fraile Arbiol; Jose Vicente Idoyaga Arrospide; Luis Miguel Villar Angulo.

Idazkaria: Inmaculada Gallastegui Zulaica.

Aholkulariak: Iñaki Aguirreazkuenaga Zigorraga; Lander Beloki Mendizabal; Laura Gómez Urquijo; Arantza Rodríguez Berrio.

Bigarrena.- Adituen Batzordeak proposatuta, eta Unibasq-eko Administrazio Kontseiluak onartu ondoren, ebaluazio-batzordeetako kideak izendatzea:

1.- Medikuntza eta Osasun Zientzietako Batzordea

Batzordekideak:

Batzordeburua: Manuel Vijande Vázquez.

Kideak: Itziar Astiasaran Anchia, Elena Barberia Leache, Manuel Vidal Sánz, José Ignacio Paz Bouza, Juan José López Ibor.

Idazkaria: Pilar Civeira Murillo.

2.- Irakaskuntza Teknikoetako Batzordea

Batzordekideak:

Batzordeburua: Victor Pérez Escolano.

Kideak: Eduardo Peris Mora, Emilio Minguez Torres, José M.ª Salla Tarrago, Rosa Carabaño Luengo, Ana M.ª Sastre Requena, Joseba Quevedo, Casín Carmen Jordá Duch.

Idazkaria: Juana Mayo Nuñez.

3.- Zientzia Esperimentaletako Batzordea.

Batzordekideak:

Batzordeburua: Manuel de León Rodríguez.

Kideak: José María González Calbet, Manuel Prieto Rubio, Ana María Aranda Iriarte, Luis Cruz Pizarro, Elvira Moya de Guerra, Pilar Carbonero Zalduegui.

Idazkaria: María Vallet-Regi.

4.- Giza Zientzietako Batzordea.

Batzordekideak:

Batzordeburua: Juan Sisinio Pérez Garzón.

Kideak: Juan José Acero Fernández, Javier Navarro Zubillaga, María Teresa Echenique Elizondo, María José Frapolli Sanz.

Idazkaria: Manuel García Carpintero.

5.- Gizarte Zientzietako Batzordea.

Batzordekideak:

Batzordeburua: Antonio Guillamon Fernández.

Kideak: Miguel de Aguilera Moyano, Gerardo Meil Landwerlin, Lidia Santana Vega, Mª Luz Morán Calvo-Sotelo, María Cátedra Tomás.

Idazkaria: Carlos Manuel Valdés.

6.- Zuzenbide eta Ekonomia Zientzietako Batzordea.

Batzordekideak:

Batzordeburua: Araceli Mangas Martín.

Kideak: Francisco Muñoz Conde, Cecilio Ricardo Tamarit Escalona, M.ª Victoria Petit Lavall, Agustí Segarra Blasco, José Villaverde Castro.

Idazkaria: M.ª Jesús Yagüe Guillen.

Hirugarrena.- Ebazpen honek gaurtik aurrera izango ditu ondorioak. Hala badagokio, ebazpena ezagurarazteko, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren web-orrian ere.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 12a.

Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako zuzendaria,

JUAN ANDRÉS LEGARRETA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala