Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2011ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6342

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Akitania-Euskadiren arteko Lankidetzarako Funts Erkidearen kontura 2011ko ekitaldiko dirulaguntzak esleitzen dituena.

Akitania-Euskadiren arteko Lankidetzarako Funts Erkidea martxoaren 18ko 51/2008 Dekretuaren bitartez arautu zen. Dekretu horretan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dirulaguntzak ematen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko eta Akitaniako eskualde frantseseko pertsona fisiko nahiz juridikoen artean mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak gauzatzeko.

Helburu horrekin, 2011ko apirilaren 13ko Ebazpenaren bidez egin zen 2011ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia (EHAAren 80. zk., 2011ko apirilaren 29koa), eta martxoaren 18ko 51/2008 Dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan azaltzen diren baloratzeko, aukeratzeko eta diru zenbatekoak finkatzeko irizpideak erabiliz, Ebaluazio Batzordeak dagokion esleipen proposamena egin du. Dekretu beraren 13. artikuluan eta ebazpen haren 3. atalean aurreikusita dago ebaluazio batzorde hori.

Martxoaren 18ko 51/2008 Dekretuaren 14. artikulua betez, bidezkoa da dirulaguntza horiek esleitzea jasotako eskabideen arabera.

Horren guztiaren ondorioz, hauxe,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- I. eranskinean jasotzen diren proiektuak ez onartzea, bertan aipatzen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.- II. eranskinean jasotako proiektuei esleitzea Euskadi-Akitania arteko Lankidetzarako Funts Erkidearen konturako dirulaguntzak. Bertan adierazi da proiektu bakoitzari esleitu zaion diru-kopurua ere.

Hirugarrena.- III. eranskinean jasotako proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Laugarrena.- Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 29a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala