Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2011ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
6341

56/2011 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren lehendakariarena, erakunde horretako langileen lanpostu-zerrenda aldatzen duen epaitegi honen osoko bilkuraren erabakia argitara ematen duena.

Administrazioak bere barne egiturak arrazionalizatu eta antolatzeko erabili ohi duen baliabidea da lanpostu-zerrenda: langile-beharrak zehaztu, lanpostuak betetzeko eskatzen diren betekizunak finkatu eta betekizun bakoitza sailkatzen du.

Langileriaren egituraketa eta antolamenduaren zerbitzuko den lanpostu-zerrendak aldian behingo egokitze lana eskatzen du, une oro antolamendu administratiboak dituen beharrak asetzearren.

2005eko irailaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 172. zenbakian, argitaratu zen HKEEren azken lanpostu-zerrenda eta 2006ko urriaren 24ko buletinean (203. zk.) argitaratutako ebazpenaren bitartez aldarazi zen.

Momentu honetan, lanpostu-zerrenda aldatu beharra dago, batetik, egituraren barruan auditoria eta administrazioko langile gehiago behar direlako, eta horregatik sortuko dira auditore laguntzailearen lau lanpostu berri, behin-behinean 24. mailako lanpostu osagarria izango dutenak eta behin-betiko balorazioa egin zain geratuko direnak; eta bestetik, administrari plaza berri bat. Gainera, administrari laguntzaileen hiru lanpostu amortizatuko dira, 2003ko urtean abiarazitako prozesua amaituz eta ordenantza-gidari lanpostuaren dedikazio bereziko erregimena aldatuko da, ez baita beharrezkoa, lanaldi arrunteko erregimen era aldatuz.

Lanpostu berrien hizkuntza-betekizunei dagokienez, 2. hizkuntza eskakizuna esleituko zaie auditore laguntzailearen sortze berriko lanpostuei, behin-behineko monografiarekiko egoki iritzi baitzaio. Bestalde, 2008-2012 aldian indarrean dagoen hizkuntza normalizaziorako planaren derrigortasunez bete beharreko indizea errespetatzearren, beharrezkoa da 6. derrigortasun data berri ezartzea, hori guztia apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 20. artikuluan eta ondokoetan aurreikusitako izendapen-irizpideei jarraiki; honela, bada, derrigortasun datak lanpostu hauei ezarriko zaizkie: bat, ordenantza menpekoaren lanpostuari; bi administrari lanpostuei, 3. eta 10. dotazioak; beste bat auditore atxikitu lanpostuari, 19. dotazioa; eta beste bi, sortu berri diren auditore laguntzaile lanpostuen 1 eta 2 zenbakiko dotazioei.

Sortu berri diren lanpostuek dagokion aurrekontuko kreditua dute 2011ko ekitaldi honetarako onetsitako aurrekontuan.

Honenbestez, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen II. idazpuruko 1. kapituluan araututakoari jarraiki eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 21.4 artikuluan xedatutakoaren indarrez, epaitegi honen Osoko Bilkurak abenduaren 22ko bilkuran honako hau erabaki du:

Lanpostu-zerrendaren gaine egindako beste aldaketa bat onartzea, ebazpen honekin batera doan eranskin gisa argitara ematen dena.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 22a.

Lehendakaria,

JOSÉ IGNACIO MARTÍNEZ CHURIAQUE.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala