Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2011ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Justizia eta Herri Administrazio Saila
6340

AGINDUA, 2011ko abenduaren 19koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren 2011-2012 urterako enplegu publikoaren eskaintza onartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko Legea aldatzeko den azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkera berriak hala ezarri duelako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluan honako hau dugu ezarrita: «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».

Uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartu zuen. Dekretu horren 8 artikuluaren arabera, 2010. eta 2012. urteetan zehar, bitartekotasuna murrizteko helburuarekin, urtero lan-eskaintza publikoak deituko dira.

Aipatutako artikulua betez, agindu honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza onartzen da. Eskaintza honetan hutsik dauden plazak sartzen dira, betiere horiek betetzea atzeraezina jotzen bada, plaza horiek atxikita dauden zerbitzu publikoen funtzionamendua egokia izan dadin.

Eskainitako plaza guztien artean sartuta daude, batetik, karrerako funtzionarioen plaza hutsak, txanda irekiaz bete behar direnak eta, bestetik, langile ezinduek bete beharrekoak.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.e) artikuluaren arabera, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 2. artikuluarekin bat etorriz, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza 2011-2012 urterako onartzea, Agindu honetan adierazten diren baldintzetan, eta hori guztia Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko bigarren tituluaren hirugarren kapituluan ezarritakoari jarraituz.

2. artikulua.- 2011-2012 urterako enplegu publikoaren eskaintzan sartzen dira agindu honen eranskinean zerrendaturik ageri diren plaza huts guztiak.

3. artikulua.- Dagokion deialdian ezarriko dira eskainitako plazetan sartzeko prozedura eta eskakizunak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtso aurkeztu ahal izango diote Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Aginduaren aurka aurkeztu daiteke, baita ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 19a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala