Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2011ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Osasun eta Kontsumo Saila
6338

AGINDUA, 2011ko abenduaren 14koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, zeinen bitartez finkatzen baitira 2011. urtean zehar kanpoko baliabideekin emaniko asistentzia-hitzarmenei ezar dakizkiekeen gehienezko prezioak.

Osasuneeta Kontsumoko sailburuaren 2010eko urriaren 22koa Aginduak 2010. urtean zehar besteren baliabideekin emaniko asistentziari buruzko hitzarmenei ezar dakizkiekeen baldintza ekonomikoak berrikusi zituen.

Kontuan hartzen baditugu 2010eko abenduaren 21eko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko ekitaldirako administrazio kontratuak luzatzeari buruz hartutako erabakia, aurrekontu-baliabideak eta Osasun eta Kontsumo Sailak ezarritako hitzarmen-irizpideak, ezinbestekotzat jotzen da Agindu hau eman den datan indarrean dauden hitzarmenei ezar dakizkiekeen gehienezko prezioak finkatzea. Prezio horiek 2011ko urtarilaren 1etik aurrera dute indarra. Agindu honetan zehazten diren prezio guztiek gehieneko izaera dute, administrazioa, inolaz ere, tarifen gehieneko balioa zuzenki ezartzera derrigortua ez dagoelarik.

Aurrekoa ikusirik, eta Osasun Sailak zerbitzu sanitarioak kontzertatzeko erabili beharreko oinarriak ezartzen dituen apirilaren 8ko 77/1997 Dekretuan kontzertazio-gaietan emaniko konpetentziak direla-bide honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.- Gaia eta eremua.

1.- Agindu honen bitartez ezartzen dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakundearenak ez diren baliabideekin emaniko zerbitzu sanitarioei, 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen izenpeturikoei, 2011ko ekitaldirako ezar dakizkiekeen gehienezko prezioak, beti ere hitzarmenaren lehenengo exekuzio-urtea igaro ondoren.

2.- Agindu honen bidez onarturiko prezio-erregimena ezartzen zaien hitzarmenen eguneratzeak, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu efektu ekonomikoak, baldin eta hitzarmenen 1. exekuzio-urtea 2011ko urtean gertatzen bada; horrela gertatuz gero, prezio-eguneratzea egokia izango aipatutako epea behin igaroz gero.

3.- Ez zaie ezarriko Agindu honen bidez onarturiko prezio-erregimena honako hitzarmen hauei:

a) 2011ko urtarrilaren 1a baino geroago izenpeturikoei.

b) 2011ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko hitzarmenei, baldin ezarririko gehienezko prezioak gainditzen badituzte.

2. artikulua.- Ospitalizazio-zerbitzuak.

1.- Asistentziaren Kostu Unitateko (AKU) sistemaren bitartez ezarritako hitzarmen bereziei aplika dakizkiekeen prezioak eranskineko 1. koadroan ageri direnak izango dira.

2.- Zaintza Intentsiboko Unitate (ZIU) bateko ospitalizazio-egonaldiaren gehienezko prezio 480,75 eurotan finkatzen da.

3.- DTE pisuaren unitatearen gehienezko prezio, 2011. urterako, 1.962,32 eurotan finkatu da onkologia-ospitale monografikoetarako; eta 1.847,67 eurotan, espezialitate-ospitale orokorretarako.

4.- Prozedura kirurgikoen araberako prezio gisa izenpeturiko hitzarmenak Agindu honen eranskineko 2. koadroan adierazten diren tarifen arabera ordainduko dira.

5.- Kirurgia kardiobaskular eta hemodinamikoko hitzarmenak Agindu honen eranskineko 2. koadroan adierazten diren tarifen arabera ordainduko dira.

6.- Ospitalizazio-prezioak, paziente psikiatrikoen atentziorako zentroko hitzarmenenak, ez dute gehikuntzarik jasango.

3. artikulua.- Asistentzia Anbulatorioa ospitale-zentroetan.

1.- Hitzartutako ospitale-zentroetan erregimen anbulatorioan emaniko lehen kontsulta, interbentzio kirurgiko eta larrialdiei dagozkien tarifek, talde eta mailen arabera, ez dute gehikuntzarik jasango.

2.- Ondorengo kontsultei eta ospitaleko azterketa anbulatorioei % 50 aplikatuko zaie aurreko apartatuaren arabera ezarririko prezioren gainean.

3.- Bereizmen handiko kontsulten tarifek ez dute gehikuntzarik jasango.

4. artikulua.- Izaera anbulatorioko hitzarmenak.

1.- Paziente psikiatrikoen zaintzapeko ostatuen hitzartutako zerbitzuen tarifek bai eta haur eta gazteen asistentzia psikiatriko anbulatoriorako hitzartutakoak ere, ez dute gehikuntzarik jasango.

2.- Errehabilitazio audiofoniko, ortofonia eta logopedia zerbitzuetarako hitzartutako prezioak, Agindu honen eranskineko 3. koadroan adierazten direnak izango dira.

5. artikulua.- Diagnostiko eta tratamenduko zerbitzu bereziak.

1.- Osasun zentro hitzartuetan, anbulatorioetan eta etxean emaniko diagnostiko eta tratamenduko zerbitzu sanitarioak Agindu honen eranskineko 3. koadroan adierazten diren tarifen arabera ordainduko dira.

2.- Agindu honetan zehazturik daudenen artean ageri ez diren diagnostiko eta tratamenduko beste zerbitzu berezi batzuk ordaintzeko, 2010eko urtarrilaren 1ean indarrean zeuden hitzartutako tarifetan, ez dute gehikuntzarik jasango.

6. artikulua.- Gaixoen lekualdatzea.

1.- Bizi-euskarri aurreratua nahiz oinarrizkoa duten anbulantzien bidezko garraio sanitarioko enpresen eta Osasun eta Kontsumo Saileko Lurralde Zuzendaritzen artean izenpeturiko hitzarmenen gehienezko prezioak, erabilgarritasuneko kanon finko baten arabera, Agindu honen eranskineko 4. koadroan daude jasorik.

2.- Asistentziakoa ez den garraio sanitariorako izenpeturiko hitzarmenen gehienezko prezioak Agindu honen eranskineko 4. koadroan ageri direnak izango dira.

3.- Helikopteroren bidezko garraio sanitarioa eta emergentzi sanitario asistentzia eranskineko 4. koadroan dago.

4.- Beste garraio batzuei ezar gakizkiekeen gehieneko tarifek ez dute gehikuntzarik jasango.

7. artikulua.- Komunitate terapeutikoak.

Drogamenpekotasunaren arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1988 Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren babespean pozoigabetzeko, ohituragabetzeko eta errehabilitazioko Komunitate Terapeutikoetako pazienteei atenditzeko,ez dituzte gehikuntzarik jasango beren modulu ekonomikoak 2011 urterako -2010rako ezarritakoekiko-.

8. artikulua.- Modulu psikosozialak.

Osasun eta Kontsumo Sailak modulu psikosozialekin izenpeturiko hitzarmenek, 2011. urterako ez dituzte gehikuntzarik jasango tarifek -2010rako ezarritakoekiko-.

9. artikulua.- Prozedura.

Azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuan ezarritakoa betez (2009ko azaroaren 3ko EHAA, 214. zk.), Sanitateko Lurralde Zuzendaritzek baldintza ekonomiko-asistentzialak aztertzeko jarduera materialak gauzatuko dituzte, haietan barne hartzen direlarik aurrekontu-dokumentuek tramitatzea, hautaturiko formalizazioaren arabera eraginpekoei jakinaraztea eta onarturiko zenbatekoen ordainketaren segimendua egitea.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 14a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala