Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2011ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
6336

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 1ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztutako 2012. urterako tarifak onartzekoa.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2011ko abenduaren 1ean egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaie Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztutako eskariei. Eskari horiek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2012. urterako tarifak berrikustekoa zen.

Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraikiz.

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 2010eko ekainaren 151ko Aginduak (uztailaren 64ko EHAA, 128. zenbakia) xedatutakoaren arabera.

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.

2012. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.- Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko ondoko udalek aurkeztutako 2012. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga barne dela:

1.- Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, eta Eskoriatzako Udalak, Deba Garaiko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da. Antzuolan, ordea, 06:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da. Antzuolan, ordea, 22:00etatik 06:00etara, aplikatuko da.

2.- Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze-Placencia de las Armaseko Udalak, Deba Behereko eskualdeko:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

3.- Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Legorreta, Ordizia, Segura eta Zegamako Udalak, Goierriko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

4.- Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalak, Urola Kostako eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

5.- Azkoitia, Azpeitia, Beizama eta Zestoako Udalak, Urola Erdiko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

6.- Hondarribia eta Irungo Udalak, Bidasoako eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

7.- Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalak, Buruntzaldeko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

8.- Alegia, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgo Udalak, Tolosaldeko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

9.- Legazpiko Udala, Urola Garaiko eskualdekoa:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

10.- Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalak, Oarsoaldea eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

11.- Donostia-San Sebastiángo Udala:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Ekidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abuztuaren 13, 14, 16 eta 17a (Aste Nagusia), abenduaren 21a (San Tomas) eta abenduaren 24 eta 31.

(3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.

(4) Gutxieneko tarifak 2 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

12.- Bilboko Udala:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abuztuaren 20, 21, 22 eta 23a (Aste Nagusia) eta abenduaren 24 eta 31.

(3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.

(4) Gutxieneko tarifak 2 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

13.- Vitoria-Gasteizko Udala:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abuztuaren 4 -13:00etatik-, 6, 7, 8 eta 9a (Gasteizko Jaiak), irailaren 10a (Olarizu, 13:00etatik aurrera) eta abenduaren 24 eta 31.

(3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.

(4) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.

14.- Zigoitiko Udala:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.

15.- Barakaldoko Udala:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.

16.- Getxoko Udala:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.

Bigarrena.- Erabaki honek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 1a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.


Azterketa dokumentala