Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2011ko abenduaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
6334

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 1ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Monte Igueldo SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2012. urterako tarifak onartzekoa.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2011ko abenduaren 1ean egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen-zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Monte Igueldo SA enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori enpresa horren zerbitzuen 2012. urterako tarifak berrikustekoa zen.

Monte Igueldo SA enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraiki (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia) eta 2010eko ekainaren 15eko Aginduak (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia) xedatutakoaren arabera.

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.

2012. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.- Monte Igueldo SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2012. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.- Erabaki honek 2012ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 1a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.


Azterketa dokumentala