Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
6229

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko justizia-jauregietan eta adingabekoentzako zentroetan jarritako fotokopiagailuak mantentzeko zerbitzua kontratatzeko dena (Espedientea: A-040/DJAP/2011).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: A-040/DJAP/2011.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: bai. Hamar (10) lote. Pleguetan zehazten dira.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua izenpetzen denetik 2013ko abenduaren 31ra arte.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude.

- Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak:

- Prezioa, kopiako: 60 puntu.

- Entregatzeko epea: 20 puntu.

- Laguntza teknikoa emateko epea: 15 puntu.

- Aldizkako azterketak: 5 puntu.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: lizitaziorako gehienezko aurrekontua hau da: berrehun eta laurogeita sei mila, seiehun eta zortzi euro eta berrogeita zazpi zentimo (286.608,47), gehi berrogeita hamaika mila, bostehun eta laurogeita bederatzi euro eta berrogeita hamahiru zentimo (51.589,53), BEZari dagozkionak. Orotara, hirurehun eta hogeita hamazortzi mila, ehun eta laurogeita hamazortzi euro (338.198), BEZa barne.

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 84 96.

e) Telefaxa: 945 01 90 29. Posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko urtarrilaren 10a.

7.- Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Eskatutako sailkapena:

Lote guztietara aurkezten bada: P taldea, 6 azpitaldea, B kategoria.

Lote batzutara aurkezten bada: pleguetan adierazitakoa.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimen eta gaitasun tekniko eta profesionaleko betekizunak SPKLko 64. eta 66. artikuluen arabera: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan adierazitakoa.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko urtarrilaren 10a, 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Bi gutun-azal aurkeztu beharko dira («A» eta «B»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko M eraikina, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

Formulak aplikatuz lortutako zenbateko edo ehunekoen bidez baloratu daitezkeen alderdiei buruzko «B» gutun-azalak irekitzea:

- Entitatea: Kontratazio Mahaia. Justizia eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

- Helbidea: Donostia kalea 1, erdiko M eraikina, 2. solairua.

- Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

- Eguna: 2012ko urtarrilaren 17a.

- Ordua: 12:00ak.

10.- Bestelako argibideak: pleguetan aipatzen dira; balorazio-irizpideen erredakzio osoa karatularen 30.2 puntuan lortu behar da.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2011ko azaroaren 29a.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net/contratacion edo www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA ÁNGELES ALONSO PRIETO.


Azterketa dokumentala