Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
6226

EDIKTUA, 104/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian 104/11 hitzezko judizioa bideratu da, Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxak eskatuta, Pedro Jesus Rodriguez Rodriguez eta Yoicet Daveiga Rodriguezen aurka, kontratu batzuk direla-eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza,

32/11 EPAIA

Epailea: María José Villalain Ruiz.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Data: bi mila eta hamaikako uztailaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxa.

Abokatua.

Prokuradorea: Julia Ortíz de Zárate Apodaca.

Alderdi demandatua: Pedro Jesus Rodriguez Rodriguez eta Yoicet Daveiga Rodriguez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Julia Ortiz de Zárate epaitegietako prokuradoreak, Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, Pedro Jesús Rodríguez Rodríguez eta Yoicet Daveiga Rodríguezen aurkakoa; horrenbestez, 13.826,26 euro, interesak eta prozedurako kostuak modu solidarioan ordaintzera kondenatzen ditut demantuak.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan utzi beharko da zainpean (kontuaren zenbakia). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaikako uztailaren hogeita bian.

Yoicet Daveiga Rodriguez eta Pedro Jesus Rodriguez Rodriguez demandatuei behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut ediktu hau, Gasteizen, bi mila eta hamaikako uztailaren hogeita seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala