Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6222

EDIKTUA, familia-harrera indargabetzeko bideratutako 588/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 588/11 familia-harrera indargabetzea.

Alderdi demandatzailea: Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da, eta hau dio:

203/11 AUTOA

Epailea: Francisco Benito Alonso jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamaikako azaroaren hirua.

XEDAPENAK

Epaileak ondokoa erabaki du: XXXXX adingabeen familia-harrera sinplea -aitaldeko amona M.ª Pilar Dopazoren aldekoa- indargabetzeko agintzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren proposamenari jarraiki.

Auto honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke epaitegian, ondorio bakarrarekin eta bost eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

(Ikus .PDF)

Ignacio Barbero Dopazoren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, hain justu ere, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko azaroaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala