Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6221

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 34/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da eta honakoak dira idazpurua eta xedapenak:

477/11 EPAIA

Epailea: Francisco Benito Alonso jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamaikako urriaren hogeita hamaika.

Alderdi demandatzailea: Candida Damasco Pineda.

Abokatua: Maria Dolores Serantes Casal.

Prokuradorea: Maria del Rosario Martinez Gonzalez.

Alderdi demandatua: Richard Francis Lucas.

Auzi-iheslaria.

Judizioaren gaia: KZko IV-VII tituluak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, aurrerago adieraziko den eran, Martínez González prokuradoreak Cándida Damasco Pinedaren izenean eta ordezkaritzan Richard Francis Lucasen aurka aurkeztutako demanda. Hori dela-eta, behin betiko neurri hauek hartu behar ditut, aurretik erabakitakoen ordezko:

Lehenengoa.- Cándida Damasco Pinedari ematen zaio 2004-01-04an jaioa zen XXXXX-ren zaintza eta jagoletza, eta berak baino ez du izango haren guraso-ahala. Ez da ezarri inolako bisita-erregimenik aitaren alde.

Bigarrena.- Richard Francis Lucasek, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera, lan-sari, soldata, ordain-sari, pentsio edo jarduera profesional eta merkataritza-jarduera autonomoetatik etorritako bestelako diru-sarreren % 20 ordaindu beharko du, 2004-01-04an sortutako XXXXX semearentzako elikadura-pentsio gisa; edozein kasutan, ehun eta hogei (120) euro ordaindu beharko du gutxienez. Kopuru hori urtero eguneratuko da, ebazpen honen data erreferentziatzat hartuta, INEk edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIaren arabera.

Hirugarrena.- Adingabeak izaten dituen ezohiko gastuak bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezarri.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Richard Francis Lucas non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko azaroaren 4a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala