Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
6220

EDIKTUA, 475/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 475/11 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da (judizio arrunta), Funeraria Vizcaya SLk eskaturik, Lorenzo Santiago Sanchez jaunaren jaraunspen jasogabearen eta Jorge Ivan Arias Giraldoren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak honela diote hitzez hitz:

Bilbao, bi mila eta hamaikako urriaren hamazortzia.

226/11 EPAIA

Nik, Carolina Serrano Gómezek, Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut 475/11 judizio arruntaren jarduerak. Bertan, hauek izan dira alderdiak: Funeraria Vizcaya SL, demandatzaile gisa, Fancisco Ramón Atela Arana epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Pedro María Sanmillán Arístegui letraduak lagundurik; eta Lorenzo Santiago Sánchez jaunaren jaraunspen jasogabea eta auzi-ihesean den Jorge Iván Arias Giraldo jauna, demandatu gisa; judizio horretan, honako ebazpen hau eman dut.

Oso-osorik baiesten dut Atela epaitegietako prokuradoreak Funeraria Vizcaya SLren ordez aurkeztutako demanda, Lorenzo Santiago Sánchez jaunaren jaraunspen jasogabearen eta Jorge Iván Arias Giraldo jaunaren aurkakoa. Hori dela-eta, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: mila hirurehun eta berrogeita hamar euro; legezko interesak, demanda aurkeztu zen egunetik epai honen egunera arte sortutakoak; azken egun horretatik ordainketa guztiz egin arte Prozedura Zibilaren Legeko 576. artikuluan ezarritako legezko interesak; bai eta prozedura honetan sortutako kostuak ere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau interesdun guztiei eta, aditzera eman beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, jakinarazi eta bost eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztu beharko dute epaitegi honetan, ondotik, Probintzia Auzitegiari zuzentzeko, honek ebatz dezan. Aurretik 50 euroko gordailua ezarriko da.

Gordailua eratzeko, diru-zenbateko zainpean jarri beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan; kontu hori Banesto taldekoa da (Banco Español de Crédito), eta 4706 0000 00 0475 11 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da zainpean utzi dela diru-zenbateko hori (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Lorenzo Santiago Sanchez jaunaren jaraunspen jasogabea eta Jorge Ivan Arias Giraldo demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako azaroaren zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala