Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
6219

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2011ko irailaren 6ko Ebazpenaren babesean jadanik itzulita dauden literatura lanak euskararen eremu geografikotik kanpo ezagutarazteko diru-laguntzetara aurkeztutako eskabideak ebazten dituena.

AURREKARIAK

1.- 2011ko irailaren 28an argitaratu zen EHAAn 2011ko irailaren 6ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, jadanik itzulita dauden literatura lanak euskararen eremu geografikotik kanpo ezagutarazteko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

2.- 2011ko irailaren 6ko Ebazpenaren 9. artikuluak dioenari jarraituz, 2011ko azaroaren 28an Donostian bildutako Batzorde Kalifikatzaileak, aurkeztutako eskabideen gaineko ebazpen-proposamena egin eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari jakinarazi zion.

Horregatik guztiagatik, Batzorde Kalifikatzaileak aurkeztutako ebazpen-proposamena ikusita, eta 2011ko irailaren 6ko Ebazpenaren 10. artikuluak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- I. eranskinean jasotzen diren diru-laguntzak ematea, bertan zehazten diren moduan.

Bigarrena.- Bidaia-poltsen kontzeptupean emandako laguntzak ordainketa bakar baten bidez ordainduko dira, jarraian xedatutakoaren arabera gauzatutako jarduera burutu eta behar bezala justifikatu ondoren.

Bidaia-poltsei dagozkien diru-laguntzen onuradunek 2011ko abenduaren 31 baino lehen honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Diruz lagundutako ekitaldian garatutako jarduerak azaltzen dituen memoria eta emandako laguntzaren balorazioa.

b) Ekitaldian parte hartzeagatik izandako bidaia-gastuak eta ostatu-gastuak frogatzen dituzten faktura originalak edo horien fotokopiak, Etxepare Euskal Institutuan konpultsatuak (Prim kalea 7, Donostia 20006).

c) Diruz lagundutako jardueraren ondorioz sortutako katalogoen, egitarauen, kartelen, argazkien eta gainerako material grafikoaren edo soinudunaren aleak, Etxepare Euskal Institutuaren babesa espresuki agertzen dela.

d) Jarduerak eragindako beste edozein diru-sarreraren adierazpena.

Hirugarrena.- Baldintzak ez betetzea.

1.- Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko 1/1997 Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko Legegintza Dekretuaren 53.1 artikuluaren arabera, honako hauek hartuko dira ez-betetzetzat:

a) Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, Ebazpen honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Ebazpen honetan ezarritako betebeharrak edo, kasuak kasu, diru-laguntza emateko ekitaldian ezarritakoak ez betetzea.

c) Hala badagokio, diru-laguntzaren Zuriketa Erabakian zehaztutako diru kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epean.

d) Oro har, beste edozein xedapenetan ezarritako eta nahitaez bete beharreko betebehar oro.

2.- Goiko kasuetakoren bat gertatzen dela egiaztatuz gero, jasotako diru guztia eta horri dagozkion legezko interesak itzuli beharko zaizkio Etxepare Euskal Institutuari, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan adierazitakoa betez eta horretarako ezartzen den prozedurari jarraituz.

Laugarrena.- Ebazpen hau interesatu orori indibidualki jakinaraziko zaio.

Bosgarrena.- Publizitate-printzipioa betetzeko, eta interesdunei espresuki eta banan-banan ere jakinarazita, deituriko prozedura guzti-guztiak ebatzi ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, ebazpen honi dagozkion laguntzen onuradun izango diren lagunen eta entitateen izenekin, emandako diru-laguntzen zenbatekoak eta xedea adierazita.

Seigarrena- Laguntza-programa honek ez du Europako Batzordearen baimena behar, honelaxe xedatuta dago-eta Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian (araudi hori Tratatuko 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Izan ere, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezin da izan 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta horren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren aurrean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Sailean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko azaroaren 29a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AIZPEA GOENAGA MENDIOLA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala