Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
6212

260/2011 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Energiaren Euskal Erakundeari Sociedad Promotora Bilbao Gas HUB SL sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta ematen den egunetik aurrera izango du indarra.

2011ko irailaren 28an, Energiaren Euskal Erakundearen Zuzendaritza Batzordeak zera erabaki zuen: Sociedad Promotora Bilbao Gas HUB SL sozietatearen kapital-gehikuntzan, Energiaren Euskal Erakundeak akzioak harpidetzeko baimena eskatzea Eusko Jaurlaritzari. Harpidetza hori 254.000 eurokoa izango da, hau da, gehitutako kapital osoaren (1.700.000 euro) % 15. Nolanahi ere, eragiketa hori egiteko, goragoko paragrafoetan esan denez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da.

Sozietatearen helburu soziala hauxe da: entregatzeko epe laburrarekin gas-transakzioak errazteko behar diren zerbitzuak -logistikoak, merkataritzakoak eta finantzarioak- sustatzeko jarduerak gauzatzea.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Baimena ematen zaio Energiaren Euskal Erakundeari Sociedad Promotora Bilbao Gas Hub SL sozietatearen kapitalean berrehun eta berrogeita hamalau mila (254.000) eurorekin parte hartzeko, hau da, sozietatearen guztizko kapitalaren (1.700.000) % 15 egiten duen kopuruarekin. Eragiketa honen ostean Energiaren Euskal Erakundeak % 15eko partaidetza du sozietatean.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko abenduaren 13an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala