Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6210

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, 2010-2011 aldian Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan Lantokiko Prestakuntza Modulua (LPM) egiteagatik diru-laguntzak ematen dituena.

2011ko apirilaren 20ko Aginduak Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan Lantokiko Prestakuntza Modulua egitea arautzen du.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Aginduak, 2011ko irailaren 1ekoak, 2010-2011 aldian Hasierako Lanbide Kualifizioko Programetan Lantokiko Prestakuntza Modulua (LPM) egin izanagatik diru-laguntzen deialdia egiten du.

Diru-laguntzen programa honi aurre egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Lantokiko Prestakuntza Modulua diruz laguntzera zuzenduko den aurrekontu-zuzkiduran 490.000 esleitu du bere Aurrekontu Orokorretan. Hau guztia aipaturiko aginduaren 1. artikuluan zehazten da.

Eskaera-espedienteak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Lantokiko Prestakuntza Modulua egiteagatik, hainbat ikastetxeri guztira 388.157,71 euroko diru-laguntza ematea. Zenbateko horren banakapena ebazpen honen eranskinean jasotzen da.

2. artikulua.- Toki-entitateei, irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta, oro har, ikastetxe guztiei dagokie, erakunde lankide diren neurrian, ikasle eta enpresei zuzendutako laguntzen likidazioa egitea. Horretarako, gehienez ere, bi hilabeteko epea izango dute, jakinarazpena jasotzen duten egunetik hasita. Likidatzen ez diren kopuruak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio.

3. artikulua.- Ikastetxeak Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzara, diru-laguntza jaso eta gehienez ere hiru hilabeteko epean, ikasleei eta enpresei egindako ordainketen ziurtagiria bidali beharko dute.

4. artikulua.- Ikastetxeak, diru-laguntza horiei dagokienez, erakunde emaileak egin beharreko egiaztapen-jardunen mende jarriko dira eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eskatzen dieten informazioa emango diete. Horretarako, ikasleei eta enpresei egindako ordainketen ziurtagiriak izango dituzte, lau urteko epean, diru-laguntza ematen denetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Aipatu ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikulua (lege hura urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen) eta hurrengoak betez.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 30a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala