Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2011ko abenduaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Herrizaingo Saila
6206

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 15ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (274/2011-B prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (274/2011-B prozedura laburtua) honako hauen aurkakoa da: Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea, Euskal Herriko Poliziaren hautespen eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretua eta azken hau aldatzen duten Dekretuen, hau da, maiatzaren 21eko 111/2002 Dekretua, otsailaren 17ko 36/2004 Dekretua eta apirilaren 20ko 120/2010 Dekretua. Errekurtso hori, Ikastegiko zuzendariaren 2010eko abenduaren 27ko Ebazpenez (2011ko urtarrilaren 18ko EHAA, 11. zk.) deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategorian sartzeko hautaketa prozedurarekin lotuta dago. Eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2011ko azaroaren 15a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala