Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2011ko abenduaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
6048

IRAGARKIA, 279/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen hirugarrenei jakinarazten zaie Marina Lander Gambrak 279/11 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 2893/2010 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 9ko Erabakiaren aurka. Ebazpen horren bidez argitara eman ziren farmaziako laguntzaileen kategorian barne sustapeneko txanda hautatutako izangaiak eta esleitutako destinoak.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie ezen, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, bederatzi eguneko epea izango dutela prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 17a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala