Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2011ko abenduaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6043

EDIKTUA, 648/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 648/11 hitzezkoa.

Demandatzailea: Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioa.

Abokatua: Estatuaren abokatuaren ordezko letradua.

Prokuradorea.

Demandatua: Ana Filipa Ribeiro Da Silva eta Mutua Madrileña Automovilista.

Gaia: trafikoari buruzko hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman da, eta hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten ditut Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioak eta Estatuko abokatuaren ordezko letradu Bernardo Zamora Zubimendi jaunak aurkeztutako demanda eta haren gehikuntza, auzi-ihesean den Ana Filipa Ribeiro Da Silva andrearen eta «Mutua Madrileña Automovilista» aseguru-etxearen aurkakoak -azken horrek Patricia Calderón Plaza andrea izan du prokuradore eta Javier C. Rodríguez jauna letradu-. Hortaz, demandatukideak batera eta solidarioki kondenatzen ditut Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioari demandan erreklamatzen den zenbatekoa ordaintzera, bai eta demandaren gehikuntza-idazkian erreklamatutakoa ere; guztira, bi mila hirurehun eta hogeita zortzi euro eta berrogeita lau zentimo (2.328,44), eta demanda judiziala aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak. Halaber, lehen auzialdiaren prozesuan sortutako kostuak demandatuei ezartzen dizkiet, berariaz.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4705. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ana Filipa Ribeiro Da Silva demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko urriaren 11.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala