Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2011ko abenduaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Barakaldoko Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
6042

EDIKTUA, 889/10 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Jesús Maria Lebredo Fernándezek, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, fede eta testigantza ematen dut ondokoaz: 889/10 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

108/11 EPAIA

Barakaldo (Bizkaia), bi mila eta hamaikako otsailaren hogeita hirua.

Instrukzioko epaile magistratu M.ª Angeles Filloy Rubiok jendaurreko ahozko judizioan ikusi eta entzun du 889/10 falta-judizioaren auzia, mehatxu-falta bat dela-eta bideratutakoa. Salatua Agustin Aguirre Berganza da.

EPAITZA

Agustin Aguirre Berganza mehatxu-falta baten eta irain-falta baten egile den heinean, falta bakoitzeko 20 egunez eguneko 4 euroko isuna ordaintzera kondenatzen dut, bai eta judizioaren kostuak ordaintzera ere.

Ezarritako isuna ordaintzen ez badu, bere borondatez edo premiamendu bidez, erantzukizun penal subsidiarioa izango du. Erantzukizun horren arabera, bi isun-kuota ordaindu gabe uzten dituen bakoitzean, egun bateko askatasuna kenduko zaio.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota geratzeko, Agustin Aguirre Berganzari jakinarazteko -non dagoen ez dakigunez gero- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egiten dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako ekainaren hogeita zazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala