Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2011ko abenduaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
6026

1747/2011 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Araba Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Araba Eskualdeko Ospitaleko zuzendari medikoaren lanpostua hutsik dagoenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Nagusi honek. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa.- Arabako Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdian -ebazpen honen bitartez deia egiten denean- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoek parte har dezakete (funtzionarioek, estatupekoek nahiz lan-kontratuko langile finkoek), bai eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko, honen erakunde autonomoetako funtzionarioek eta beste langile batzuk ere. Hauek dira bete beharko dituzten baldintzak:

Lehenengoa.- Medikuntza eta kirurgiako lizentziatura eduki beharko dute.

Bigarrena.- Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izan beharko dute.

Bigarrena.- Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan aurkeztuko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Hirugarrena.- Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, eskabidearekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta, hartan, datu hauek zehaztuko dituzte:

- Titulu akademikoak.

- Orain arte betetako lanpostuak.

- Lanbide-esperientzia eta kudeaketa sanitarioan izandako eskarmentua.

- Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Halaber, egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo beste edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.

Laugarrena.- Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala