Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2011ko abenduaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
6024

AGINDUA, 2011ko abenduaren 1ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko irailaren 30eko Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (urriaren 27ko EHAA, 204. zk.), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.- Braulia Fernandez Basterra Andrea Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010; dotazioa: 52).

Bigarrena.- Izendapen honek abenduaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 1a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


Azterketa dokumentala