Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2011ko abenduaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Osasun eta Kontsumo Saila
5969

IRAGARKIA, farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Bilboko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.

Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:

- Osasun Saila; Donostia kalea, 1 (Vitoria-Gasteiz).

- Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza; Olagibel kalea, 38 (Vitoria-Gasteiz).

- Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza; Antso Jakitunaren kalea, 35 (Donostia-San Sebastián).

- Osasun Sailaren Bizkaiako Lurralde Zuzendaritza; Errekalde zumarkalea, 39 (Bilbao).

Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.

Farmazia eskuratzeko eskabideei 232,24 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 16a.

Farmaziako zuzendaria,

SOLEDAD PALOMA ACEVEDO HERANZ.


Azterketa dokumentala