Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2011ko abenduaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Kultura Saila
5956

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 17koa, Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntza 1988ko maiatzaren 18an, 147. zenbakiarekin inskribatu zen Kirol Erakundeen Erregistroan, eta Federazioaren estatutuak berriro erredaktatu dira orain.

Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzak 2011ko urtarrilaren 30ean egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere estatutuak onartzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzaren Estatutuen 3. artikuluan aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hori honela idatzita gelditzen delarik:

«3. artikulua.- Euskadiko Arku Tiroketa Federakuntzaren helbidea ondorengoa da: Errotaburu Pasealekua 1-9garren solairua, 20018 Donostia-San Sebastián».

Bigarrena.- Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.- Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.- Administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 17a.

Kiroletako zuzendaria,

JUAN FRANCISCO MUTILOA ALDAZABAL.


Azterketa dokumentala