Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2011ko abenduaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5950

AGINDUA, 2011ko urriaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Gorlizen (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Urgentair SL entitatearen ordezkariak, Gorlizen (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatu du. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak bideratu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) indarrean iraunarazten dituen azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), dekretu horren lehenengo azken xedapena garatzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko apirilaren 10eko Agindua (maiatzaren 19ko EHAA) eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.- Baimena ematen da 2011-2012 ikasturtetik aurrera ondoren zehazten den haur-hezkuntzako ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko:

Kode-zenbakia: 48017851.

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Pottoki».

Titularra: Urgentair SL.

Helbidea: Mendieta bidea, 1.

Udalerria: Gorliz.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimentzen diren irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikastetxearen edukiera: 2 unitate, honelako edukierakoak:

● unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostutarako edukiera.

● unitate 1 urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukiera.

2. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena.- Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 11.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala