Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2011ko abenduaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
5949

1785/2011 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hautatze-probetarako epaimahaia izendatzeko, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan duen Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-Taldeko Mediku (Familiako Medikuen lanpostu funtzionala) kategorian pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 29ko 1468/2011 Ebazpenaren bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan duen Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-Taldeko mediku (familiako medikuen lanpostu funtzionala) Kategoriako oinarri espezifikoak onartu dira.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 19. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatu behar du.

Adierazitakoagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Lehenago aipatutako kategoriaren prozesuari dagokion Kalifikazio Epaimahaia izendatzea. Epaimahaikideak ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen dira.

Bigarrena.- Ebazpen honek eman den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.- Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu zituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren 22. oinarrian ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 21a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

I. Eranskina

KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA

FAK. ESP. FAMILIAKO MEDIKUA (LMT)

Lehendakaria:

- Titularra: Domingo Rico, Cristina.

- Ordezkoa: Larrazabal Bilbao, Andres.

Lehenengo bokala:

- Titularra: Izaguirre Berasategui, Ana Isabel.

- Ordezkoa: Isla Baranda, Leticia.

Bigarren bokala:

- Titularra: Martinez Eizaguirre, Jose Manuel.

- Ordezkoa: Ecenarro Mugaguren, M. Carmen.

Hirugarren bokala:

- Titularra: Diez Ruiz, Ana Isabel.

- Ordezkoa: Sebastian Aparicio, Maria Paz.

Laugarren bokala:

- Titularra: Garicano Iruretagoy, Milagros.

- Ordezkoa: Arrieta Ayestaran, Milagros.

Bosgarren bokala:

- Titularra: Salazar Garcia, Agustin.

- Ordezkoa: Echegaray Maidagan, Esther.

Seigarren bokala:

- Titularra: Ortubay Fuentes, Amaya.

- Ordezkoa: Gracia Ballarin, Rafael.

Idazkaria:

- Titularra: Yenes Andres, M. Begoña.

- Ordezkoa: Ubieta Perez, Juan Felix.


Azterketa dokumentala