Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2011ko abenduaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5946

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: «222/2011 DEKRETUA, urriaren 26koa, Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluak honako hau ezartzen du: «Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta».

Horrelako hutsak aurkitu dira dekretu honetan: 222/2011 Dekretua, urriaren 26koa, Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2011ko azaroaren 24ko 223. zenbakian argitaratu zen. Bada, jarraian zuzendu egiten dira halako hutsak.

2011/223 (2/1) laburpenean, gaztelaniazko bertsioan, honako hau esaten den lekuan:

«DECRETO 222/2011, de 26 de octubre, por el que se establece el currículo correspondiente al título de Técnico Superior en Sistemas Electrónicos y Automatizado».

Honako hau esan behar du:

«DECRETO 222/2011, de 26 de octubre, por el que se establece el currículo correspondiente al título de Técnico Superior en Sistemas Electrónicos y Automatizados».

2011/5709 (76/1) orrialdean, gaztelaniazko bertsioan, honako hau esaten den lekuan:

«DECRETO 222/2011, de 26 de octubre, por el que se establece el currículo correspondiente al título de Técnico Superior en Sistemas Electrónicos y Automatizado».

Honako hau esan behar du:

«DECRETO 222/2011, de 26 de octubre, por el que se establece el currículo correspondiente al título de Técnico Superior en Sistemas Electrónicos y Automatizados».


Azterketa dokumentala