Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
5941

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1472/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1472/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Mercedes Pagola Villar.

Demandatua: Juan Torres Tejero.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 2011-10-17an epaia eman zen, eta honakoa da epaitza:

202/11 EPAIA

Epailea: Maria Jose Mitxelena Elizetxea.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Data: bi mila eta hamaikako urriaren hamazazpia.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Mercedes Pagola Villar.

Alderdi demandatua, ez da agertu.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez Mercedes Pagola Villar epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten du; eta honako hauek pagatzera kondenatzen dut Juan Torres Tejero: tronkoaren bost mila zortziehun eta hogeita hamasei euro eta hogeita zortzi zentimo (5.836,28); % 17,25eko tasan itundutako interesen bostehun eta hogeita hamalau euro eta berrogeita hamazortzi zentimo (534,58), 2010-5-01etik harakoak; kontu horren zorpeko saldoa ere erreklamatzen da, demanda hau aurkeztu zen artekoa; % 17,25ean itundutako interesak, azken data horretatik ordainketa guztiz egin artekoak; eta prozedura honen ondoriozko kostuak eta gastuak.

Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274; eta kontzeptua: 1846 0000 00 2 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitarapena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile-magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen aipatu epaia. Eta nik, idazkari judizialak, guzti horren fede ematen dut, Donostia-San Sebastiánen, 2011ko urriaren hamazazpian.

Juan Torres Tejero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko urriaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala