
233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Bilboko Lehen Auzialdiko 10 Zenbakiko Epaitegia
5940
EDIKTUA, 1346/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1346/10 hitzezkoa.
Demandatzailea: Iberdrola SA.
Abokatua.
Prokuradorea: German Apalategui Carasa.
Demandatua: Diego Herranz Velazquez eta Mercedes Alvarez Ceballos.
Gaia: eskubideen tutoretza judiziala.
Judizio horretan epaia eman da eta bere xedapena/epaitza honako hau da:
EPAITZA
Baiesten dut German Apalategui Carasa prokuradoreak Iberdrola SAren izenean aurkeztutako demanda, Diego Herranz Velázquez eta Mercedes Álvarez Ceballos jaun-andreen aurkakoa. Hori dela eta, honako hau erabakitzen dut:
Lehenengoa.- Iberdrola SAri itzuli behar zaio Erandioko Fano Auzoa kaleko 22an dagoen finkaren jabetza (Asuako azpiestazioa, Bizkaia), egin duen eskaria betez.
Bigarrena.- Demandatuak kondenatzen ditut finka lehenbailehen uztera eta demandatzaileari jabetza itzultzera.
Hirugarrena.- Demandatuak kondenatzen ditut aipatutako finkaren gainean demandatzaileak duen jabetzan asaldura eragin dezaketen ekintzak egiteari uko egitera.
Laugarrena.- Demandatuak kondenatzen ditut auzialdi honetan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.
Aurka egiteko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua).
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 3418 00 0000000000 (oharrak: 4724 0000 00 1346 10). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Diego Herranz Velazquez demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2011ko urriaren 3a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS