Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
5936

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 22koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, jarraian zehazten diren kidegoetako lanpostuak behin-behinean betetzeko lan-poltsak osatuko dituztenen behin betiko zerrenda onartzeko dena: Auzitegi Medikuen Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoa eta Laguntza Judizialeko Kidegoa.

2010eko azaroaren 9ko Ebazpen baten bidez, Auzitegi Medikuen Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko lan-poltsak osatu ziren, betiere, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduak emandako eskumenez baliatuta; izan ere, agindu horren bidez, aipatutako kidegoetan (Auzitegiko Medikuak, Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetza eta Laguntza Judiziala) lanpostuak betetzeko, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatu ziren.

2011ko maiatzaren 30eko Ebazpenaren bidez (2011ko maiatzaren 30eko EHAA, 101. zk.), aipatutako lan-poltsa horietan daudenen behin-behineko zerrenda onartu zen, eta hamar egun natural eman ziren zerrenda horretako edozein daturi buruzko erreklamazioa aurkezteko; Bulego Judizial eta Fiskalean aurkeztu behar zen erreklamazioa, agiri eta guzti.

Behin erreklamazioak ebatzita, eta deitutako lan-poltsak osatzen dituztenen behin betiko zerrenda eginda, 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 5. artikuluan eta 2010eko azaroaren 9ko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoa betez, hau

EBATZI DUT:

1.- Onartzea -behin datuak eguneratu ostean- Auzitegi Medikuen Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko lanpostuak behin-behinean betetzeko lan-poltsak osatuko dituztenen behin betiko zerrenda; eta zerrenda hori Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Kudeaketa Unitate Teknikoen (EAT) iragarki-oholetan eta www.justizia.net web-orrian ikusgai jartzeko agintzea.

2.- Behin betiko lan-poltsetan ezingo da aldaketarik egin; nolanahi ere, salbuespen izango dira 2010eko irailaren 16ko Aginduan jasotako kasuak (2010eko abenduaren 14ko EHAA, 238. zk.).

3.- Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Justiziako sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Gora jotzeko errekurtsoa ezarri zenetik hiru hilabete igaro badira, eta ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 22a.

Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria,

ROSA GÓMEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala