Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2011ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 5 Zenbakiko Epaitegia
5732

EDIKTUA, 86/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nuria Lusa Sobronek, Donostiako (Gipuzkoa) Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta lekukotza ematen dut: 86/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

403/2011 EPAIA

Donostia, bi mila eta hamaikako irailaren hamaseia.

Nik, Silvia Villanueva Hormíasek, Donostiako (Gipuzkoa) Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, 86/11 berehalako falta-judizioaren autoak ikusi ditut. Bertan fiskala izan da alderdietako bat. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epaia ematen dut:

EPAITZA

Abdellah Bouker eta Imrane El Asri 40 egunez egunean 6 euroko isuna ordaintzera kondenatzen ditut, ebasketa falta baten egile izateagatik; erantzukizun pertsonal subsidiarioaren arabera, ordaindu gabeko bi kuotako egun bateko atxiloketa ezarriko zaie. Gainera, Vicente Cadilhe de Castrori solidarioko 120 euroko kalte-ordaina eman beharko diote eta prozesu honetan sortutako kostuak ere ordaindu beharko dituzte.

Jakinaraz bekie epai hau Fiskaltzari, kondenatuei eta salatzaileari, aditzera emanez ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian bost eguneko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota geratu eta Abdellah Bouker eta Imrane El Asri-ri epaia jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dauden-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako urriaren seian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala