Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2011ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Herrizaingo Saila
5729

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 3koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (235/2011-E zenbakiko prozedura laburtukoa) interesdun izan daitezkeenak deitzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (235/2011-E zenbakiko prozedura laburtukoa) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2011ko apirilaren 26ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen honen bitartez, 2011ko otsailaren 11ko Ebazpenez deitutako Ertzaintzako Egiterapen Eskalan eta Euskal Herriko Udaltzain Kidegoen Eskala Teknikoko Komisariondoko eta Komisario kategorietan sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko gaikuntza-ikastarorako behin betiko onartuen zerrenda onartzen da. Eta, Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Administrazio Auzietako Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, prozeduran ager daitezen, eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkauti, 2011ko azaroaren 3a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala