Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5614

EBAZPENA, 2011ko urriaren 21ekoa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 2010eko azaroaren 23an emandako 807/2010 zk.ko Epaia behin-behingoz betearaztearen ondorioz, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena aldatzen duena. Aldatutako ebazpenak, halaber, Irakaskuntza-kidegoetara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuak gainditu zituzten hautagaien zerrendak argitara eman zituen 2003ko uztailaren 28ko Ebazpenean selekzionatutako hautagaien zerrenda aldatu zuen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 2010eko azaroaren 23an emandako 807/2010 zk.ko Epaiaren bidez partzialki aintzat hartu zen Ainhoa Aguirre Irarretak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2008ko otsailaren 8ko Ebazpenaren kontra jarritako gorako errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horren bidez atzera botatzen da 2007ko uztailaren 17ko Ebazpenaren, 2002ko azaroaren 8ko aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuan Maisu-Maistren Kidegoko, Pedagogia Terapeutikoa espezialitatean, karrerako funtzionario izendatzeko eskaera ukatzen duenaren, kontra jarri den gorako errekurtsoa. Horiek horrela, 2010eko azaroaren 23ko Epaiaren bidez ezagutzen da praktiketako funtzionario izendatua izateko errekurtso-egilearen eskubidea, baita aukeratze-prozesuaren tramiteek jarraitu behar dutela ere.

Eusko Jaurlaritzak aipatutako epaiaren kontra jarri duen kasazio-errekurtsoaren kalterik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak, 2011ko irailaren 14ko Autoren bidez, Epaia behin-behingoz betearazteko erabakia hartu du eta Administrazioak berehala bete behar duela erabaki du.

Horren ondorioz, Ainhoa Aguirre Irarreta sartu behar da zenbait irakaskuntza-kidegotara sartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuan gainditu zuten hautagaien zerrendan, Maisu-Maistren Kidegoko Pedagogia Terapeutikoa espezialitatean.

Horregatik, aipatutako sententzia behin-behingoz betearaziz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Aldatzea Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena, 2003ko uztailaren 28ko Ebazpenaren, zenbait irakaskuntza-kidegotara sartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuak gainditu zituzten hautagaien zerrendak argitara eman zituenaren, bidez selekzionatutako hautagaien zerrenda aldatzen duena. 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena aldatzearen ondorioz, Ainhoa Aguirre Irarreta andrea sartzen da Maisu-Maistren Kidegoan, Pedagogia Terapeutikoa espezialitatean, selekzionatutako hautagaien artean, txanda librean, 2. hizkuntz eskakizunarekin eta 14,8524 punturekin.

Bigarrena.- Hogei egun naturaleko epe bat irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, selekzionatu den hautagaiak aurkez ditzan Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren 10.2 oinarrian aipatzen diren agiriak, edozein hezkuntza lurralde ordezkaritzatan.

Ezarritako epearen barruan, ezinbesteak bultzaturiko kasuetan izan ezik, aipatutako dokumentazioa aurkezten ez badu edo, aztertu ondoren, aginduaren bigarren oinarrian aipatutako baldintzetakoren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, pertsona horrek karrerako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu, hasierako eskaeran iruzurra egin izanagatik eror zitekeen erantzukizunaren kalterik gabe.

Hirugarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak praktiketako funtzionario izendatuko du Ainhoa Aguirre Irarreta andrea.

Hautagai horrek esleitutako destinoan egin beharko ditu praktikak eta, destino horretan hasi ezean, aukeratze-prozedurari uko egiten diola interpretatuko da.

Laugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak du Epaia betearazteko orduan gerta daitezkeen tramiteak gauzatzearen ardura, Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 103.1 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 21a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


Azterketa dokumentala