Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2011ko azaroaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Euskal Herriko Unibertsitatea
5613

EBAZPENA, 2011ko urriaren 18koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, unibertsitateko Irakasle Titularrak izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plazak betetzeko lehiaketarako deialdia 2011ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bidez egin zen (2011-06-09ko BOE eta 2011-06-06ko EHAA).

2011ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bidez (2011-06-09ko BOE eta 2011-06-06ko EHAA) deitutako lehiaketak epaitu behar dituzten batzordeen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideek deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 8. oinarria, 1. eta 2. artikuluak), errektoreak ondoren zehazten diren izendapenak egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

María Lourdes Irusta Maritxalar andrea, 15989677-P NAN, zenbakiduna, unibertsitateko irakasle titular izendatzea; jakintza arloa: Kimika Fisika; kodea: TUC8/1-D00203-21; saila: Polimeroen Zientzia eta Teknologia; ikastegia: Kimika Zientzien Fakultatea, Donostia; hizkuntza-eskakizuna: elebiduna; arduraldia: osoa.

Aritza Camblong Ruiz andrea, 04EF60254 NAN zenbakiduna, unibertsitateko irakasle titular izendatzea; jakintza arloa: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika; kodea: TUC8/1-D00146-17; saila: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika; ikastegia: Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa. Donostia; hizkuntza-eskakizuna: elebiduna; arduraldia: osoa.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2011ko urriaren 18a.

Errektorea.

Eginkizunak eskuordetuta (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011ko martxoaren 17ko EHAA).

Irakasleen errektoreordea,

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN.


Azterketa dokumentala