Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
5049

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza hutsari buruz bi urtez behin egiten den inkestarako (2011) informazio-bilketa eta oinarrizko prozesaketa egiteko kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 6A/11).

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Organoa: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 6A/11.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza hutsari buruz bi urtez behin egiten den 2011ko inkestarako informazioa bildu eta oinarrizko prozesaketa egitea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.- Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogeita bost mila zortziehun eta hirurogeita zazpi (145.867) euro, gehi hogeita sei mila berrehun eta berrogeita hamasei euro eta sei zentimo (26.256,06) BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta hirurogeita hamabi mila ehun eta hogeita hiru euro eta sei zentimo (172.123,06).

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2011ko irailaren 1a.

b) Esleipenduna: Araldi SL.

c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita bi mila (122.000) euro, gehi hogeita bat mila bederatziehun eta hirurogei (21.960) euro BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta berrogeita hiru mila bederatziehun eta hirurogei (143.960) euro.

6.- Formalizazioa.

a) Eguna: 2011ko irailaren 14a.

b) Kontratista: Araldi SL.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala