Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
5047

IRAGARKIA, dragatze-planaren eta horrekin lotutako lanen ingurumen-jarraipena egiteko kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 3A/11).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 3A/11.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: dragatze-planaren eta horrekin lotutako lanen ingurumen-jarraipena egitea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.- Lan-unitateko lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: gehienezko unitateko prezioak oinarri teknikoen pleguaren I. eranskinean daude jasota.

Lizitaziorako gehienezko aurrekontua edo gutxi gora-beherako gastua: hirurehun eta zortzi mila seiehun eta hogeita bost (308.625) euro, gehi berrogeita hamabost mila bostehun eta berrogeita hamabi euro eta berrogeita hamar zentimo (55.552,50) BEZarenak; beraz, guztira, hirurehun eta hirurogeita lau mila ehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta berrogeita hamar zentimo (364.177,50).

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2011ko uztailaren 1a.

b) Esleipenduna: Azti Fundazioa.

c) Esleipenaren zenbatekoa: esleipendunaren eskaintza ekonomikoan unitateko prezioak. Gutxi gora-beherako gastua berrehun eta laurogeita hamalau mila eta berrogeita bost (294.045) euro, gehi berrogeita hamabi mila bederatziehun eta hogeita zortzi euro eta hamar zentimo (52.928,10) BEZarenak; beraz, guztira, hirurehun eta berrogeita sei mila bederatziehun eta hirurogeita hamahiru euro eta hamar zentimo (346.973,10).

6.- Formalizazioa:

a) Eguna: 2011ko uztailaren 27a.

b) Kontratista: Azti Fundazioa.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala