Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Merkataritza Arloko 1 Zenbakiko Epaitegia
5043

EDIKTUA, 358/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 358/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Almacenes El Abside Rioja SA.

Abokatua: Luis Iribarren Ribas.

Prokuradorea: De Las Heras.

Demandatua: Oreca 08 SL eta Roberto Sáez del Burgo Calderón.

Gaia: merkataritza-zuzenbidea.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Baiestea Jesús de la Heras epaitegietako prokuradoreak, Almacenes El Ábside Rioja SAren izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, Oreca 08 SL eta Roberto Saiz del Burgo Calderónen aurka. Horrenbestez, 10.997,57 euro, interesak eta prozedurako kostak modu solidarioan ordaintzera kondenatzen ditut Oreca 08 SL eta Roberto Saiz del Burgo Calderón.

Oreca 08 SL eta Roberto Sáez del Burgo Calderón demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan jarri beharko da zainpean (kontuaren zenbakia). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri dauka interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala