Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
5041

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 1124/11 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Jesus Miguel Incinillas Fernándezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko 1124/11 jabari-espedientearen prozedura bideratu dela, Jose Luis Martinez Ruiz de Ocendak eskatuta, honako finka hauen etendako segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea:

Gasteizko etxebizitza, Barrankaleko plazatxoa, 6 (gaur egun 20-3 eskuina).

Gasteizko 4 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta, 31812. finka, 162. orrialdea (atzealdea), 408. liburukia (Vitoria-Gasteiz).

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie -nortzuk diren ez dakigu-eta- ediktu hau argitaratu eta ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 15a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala