Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
5040

EDIKTUA, 901/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: proz. arrunta 901/11.

Alderdi demandatzailea: Jose Antonio Barandiaran Arizmendiarrieta eta Maria Pilar Barandiaran Arizmendiarrieta.

Alderdi demandatua: Ignacio Legorburu Oyarbide.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako judizioan erabaki da Ignacio Legorburu Oyarbide alderdi demandatuari hitzez hitz honako hau dioen zedula entregatzea:

EPATZEKO ZEDULA

Epatzeko agindua eman duena: Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegia.

Auzia: goian aipatutakoa.

Epatua: Ignacio Legorburu Oyarbide, alderdi demandatu gisa. Helbidea: Vicuña-San Millan..

Epatzeko xedea: aipatutako judizioan agertzea, alderdi demandatu gisa demandari erantzuteko. Honekin batera demandaren kopia, aurkeztutako dokumentuena eta demanda onartzeko autoarena ematen dira.

Agertzeko tokia: Epaitegi honetan.

Agertzeko epea: hogei egun baliodun, honen bidez epatu eta biharamunetik kontatzen hasita.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.- Agertzen ez bazara, prozesu honetan auzi-iheslaritzat joko zaitugu. Auzi-iheseko deklarazio hori jakinarazitakoan, ez zaizu beste jakinarazpenik egingo, prozesuari amaiera ematen dion ebazpenarena izan ezik (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko PZLb-ko 496. eta 497. artikuluak).

2.- Prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu beharko duzu judizioan (PZLb-ko 23. eta 31. artikuluak). Abokatua eta/edo prokuradorea izendatzeko behar diren baliabideak ez badituzu, doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortzeko eska dezakezu.

Abokatua, prokuradorea edota biak izendatzeko asmorik baldin baduzu, epatzea egin eta hurrengo hiru egunen barruan egin beharko duzu.

3.- Prozesua bideratzen ari den artean bizilekuz aldatuz gero, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb-ko 155.5 artikuluko lehenengo paragrafoa).

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamaikako ekainaren hogeita bata.

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, epatzea gauzatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala