
199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
5039
EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 950/11 jabari-espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Emilio Ramón Villalain Ruizek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen honek, honako hau
Jakinarazten dut: Epaitegi honetan bideratu da, Maria Angeles Nograro Fernandezek eskatuta, segidakoko traktuari berriro ekiteko jabari-espedientearen gaineko 950/11 prozedura, ondoko finkari dagokiona:
Añanako Real kalean, lehen 16. eta 18. zenbakietan, egun 21.ean kokatuta dagoen etxearen jabari osoa. 2. poligonoa, 46. lursaila. Azalera: 119,88 metro koadro, sarrera nagusia mendebaldean du. Mugakideak: iparraldean etxearen igaro-bidea edo La Solana kalea; hegoaldean, 2. poligonoa, 47. lursaila, Miguel Ortiz de Guinea Vigurirena; ekialdean, 2. poligonoa, 47. lursaila, Miguel Ortiz de Guinea Vigurirena; eta mendebaldean, La Solana kalera doan kalea.
Erregistroko datuak: Vitoria-Gasteizko Jabetza Erregistroa, Añanako 966. finka, 14. liburukia, 177. orria, eta Añanako 1143 finka, 17. liburukia, 175. orria.
Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie -nortzuk diren ez dakigu-eta- ediktu hau argitaratu eta ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.
Halaber, zitazioa egiten zaie ondoko hauei: Moises Salazar Sopelana, Antonia Salazar Sopelana, Maria Pilar Salazar Valdecantos, Ana Maria Salazar Valdecantos, Juan Jose Salazar Martinez eta Antonia Salazar Martinez edo haien kaudadunei -erregistroko datuen arabera, espediente honetako xede den finkaren titularrak diren aldetik- Maria Angeles Nograro Fernandez demandatzaileari, Miguel Nograro Fernandezen tutore gisa, zeinaren izenean agertzen baita katastroan, hamar eguneko epearen barruan espedientean agertu ahal daitezen, betiere zuzenbidez aldeko dutena alegatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 7a.
MAGISTRATUA.
RSS