
199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
5037
EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 1448/10 jabari-espedientearen ondoriozkoa.
Nik, José Luis Núñez Corralek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen honek,
Jakinarazten dut: epaitegi honetan, Blanca Esther Samaniego Aranguiz-ek, Maria Carmen Samaniego Aranguizek eta Olga Maria Samaniego Aranguiz-ek eskatuta, traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 1448/10 prozedura bideratu dela, honako finka honen segidako traktuari berriko ekiteko hain zuzen ere:
Elerisco (El Cristo) barrutian, Markinezeko jurisdikzioan, landa-finka bat, hamaika area eta berrogeita hamalau zentiareakoa; Iparraldean Maria Lagrán-en batekin egiten du muga; Hegoaldean, bidearekin; Ekialdean, Clemente Gaunarenarekin; eta Mendebaldean, Esteban Egurceguiarenarekin.
Katastroko erreferentzia: Bernedoko udalerria, 3. poligonoa, 155. partzela.
Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie -nortzuk diren ez dakigu-eta- ediktu hau argitaratu eta ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.
Era berean, honako hauek epatzen dira; espedienteko finkaren erregistroko titular gisa, Luis Samaniego Compañon edo bere kausadunak; katastroan bere izena jasoa duenez, Fortunato Samaniego Ogueta edo bere kausadunak; finkaren eurengandik datorrenez, Matilde Aranguiz Perez edo bere kausadunak. Eta epatze horien helburua hauxe da: aipatu udalerrian, espedientean agertzea, zertarako-eta zuzenbidez aldeko duten oro alegatu ahal dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 9a.
MAGISTRATUA.
RSS