Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5036

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 749/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, eta honako hau dio, hitzez hitz:

AUTOA

Epailea: Belen Ballestin Castillo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaikako irailaren bata.

XEDAPENAK

Bidezkoa da 2011ko uztailaren 21eko epaia argitzea, honako era honetan:

Prozesuak eragindako kostuak demandatuari ezarri behar zaizkio Pilar Fernandez Alvarez andreari, PZLaren 394.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

Inpugnatzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Pilar Fernández Alvarez non bizi den jakiterik ez dagoenez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 1a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala