Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
5035

EDIKTUA, 15/11 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Olga Rodriguez Caminok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut:

15/11 falta-judizioan epaia eman da, zeinen idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

«52/11 EPAIA

Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako maiatzaren hamaikan.

Instrukzioko 1 zenbakiko epaile Cristina Vicente Notariok, ikusi du -ahozko judizio publikoan- 15/11 berehalako falta-judizioaren kausa, ebasketa dela-eta David Colom del Pilar jaunaren aurka bideratutakoa, zein Gironakoa izan, Durangon bizi, 1976-06-24an jaio eta Pedro eta Rafaelaren semea baita. Ministerio Fiskalak ere parte hartu du.

EPAITZA

David Colom del Pilar honako honetara kondenatzen dut, Zigor Kodeko 623.1 artikuluan tipifikatutako ebasketa-falta bat egin baitu: egunero 3 euroko isuna; guztira, 90 euro. Ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du; ordaintzen ez duen bi kuotako, egun bateko askatasuna kenduko zaio; eta kostuak berak ordainduko ditu.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke -biei dagokienez- epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, ebazpen hau jakinarazi eta bost eguneko epean.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.»

Horrela jasota gera dadin, Martin Joaquin Arratibel Gorritiri jakinarazpena egiteko balio izan dezan -ez baitakigu gaur egun non dagoen- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egiten dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako irailaren hamabian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala