
199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Justizia eta Herri Administrazio Saila
5031
EBAZPENA, 2011ko urriaren 7koa, Justiziako sailburuordearena, 2011ko Justizia arloko «Manuel de Irujo» sariko esleipenaren berri ematen duena.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez, Justizia arloko «Manuel de Irujo» sarirako deia egin zen. Harekin bat etorriz, eta epaimahaiak bildu eta hautagaiak ebaluatu ondoren, honako hau
EBATZI DUT:
1.- 2011ko Justizia arloko «Manuel de Irujo» sariaren epaimahaiak hartutako erabakiaren berri ematea.
2.- 2011ko Justizia arloko «Manuel de Irujo» saria Josefina Triguero Agudo andreari ematea, publikoki goraipatu eta saritu nahi delako, egin duen bidean, batetik, Justiziaren balioak bultzatzeko eman duen laguntza aipagarria, eta bestetik, Zuzenbidea garatu eta sustatzeko egin duen lana.
3.- Ebazpen hau saridunari jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 7a.
Justiziako sailburuordea,
MARÍA VICTORIA CINTO LAPUENTE.
RSS