
199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5028
EBAZPENA, 2011ko irailaren 20koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, Orebe Hezkuntza SL enpresa homologatzen da, enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko.
Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez aholkularitza-erakundeek enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko laguntza teknikoa emateko behar duten homologazioa arautu zen. Dekretuak bi helburu ditu: gizarte-eragileen bitartez enpresek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekintza positiboko neurriak sustatzea, batetik, eta aholkularitza-zerbitzu onak, eraginkorrak eta profesionalak bermatzea, bestetik.
Fernando Oregi Altubek, Orebe Hezkuntza SL enpresaren ordezkari den aldetik, indarreko arautegian eskatutako agiriak aurkeztu ditu; agiriok aztertuta enpresak 105/2004 Dekretuko 2. artikuluan eskatutako betekizunak betetzen dituela ondorioztatu da.
Batzorde Ebaluatzaileak enpresa eskatzaileak bidalitako proiektuak 50 puntu baino gehiago lortu dituela egiaztatu du, hau da, dekretu arautzaileko 5. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa baino gehiago.
Hori dela eta, aurkeztutako eskaera eta agirien balorazioa aztertu ondoren eta Batzorde Ebaluatzaileak proposatuta, hauxe
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Orebe Hezkuntza SL bost urterako homologatu da enpresei eta erakundeei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritakoaren arabera eta bertan finkatutako baldintzetan.
Bigarrena.- Orebe Hezkuntza SL enpresak bere agiri guztietan aipatu ahal izango du homologazio hau, indarrean dagoen bitartean.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du. Beraren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, eta horretarako hilabeteko epea egongo da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean dagokion Administrazioarekiko Auzietarako epaitegian, eta horretarako bi hilabeteko epea egongo da ebazpena aldizkari berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 20a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.
RSS