Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2011ko urriaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5027

EBAZPENA, 2011ko abuztuaren 10ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko emandako diru-laguntza bati egindako ukoa onartzen duena.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko 2010eko ekainaren 3ko Ebazpenaren bitartez esleitutako diru-laguntza bati uko egin zaionez, eta programa hori arautzen duen abenduaren 23ko 186/2003 Dekretuaren 14.3 artikuluan diru-laguntzei uko egiten zaienerako aurreikusitakoari jarraiki, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Xabier Arakama Ruiz de Eginok 1.312,64 euroko diru-laguntzari egindako ukoa onartzea. Kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzen 2010eko deialdiaren barruan esleitu zitzaion diru-laguntza hori.

Bigarrena.- Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 10a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZáLEZ.


Azterketa dokumentala