Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2011ko irailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
4601

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko plataforma eraikitzeko lanak (tartea: Ezkio-Itsaso - Ezkio-Itsaso) helburu dituen administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: C01/016/2011).

1.- Entitate esleitzailea. Datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak:

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Cianoplan kopia-denda.

2) Helbidea: Acebal Idigoras kalea 6.

3) Herria eta posta-kodea: Bilbao 480101.

4) Telefonoa: 94 423 15 20.

5) Telefaxa: 94 431 68 95.

6) Posta elektronikoa: mdh@cianoplan.es.

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.euskadi.net/contratacion edo www.contratacion.info.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011-10-17.

d) Espedientearen zenbakia: C01/016/2011.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: obrak.

b) Deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko plataforma eraikitzeko lanak. Tartea: Ezkio-Itsaso - Ezkio-Itsaso.

d) Gauzatzeko lekua: Gipuzkoa.

e) Gauzatzeko epea: hogeita hamar hilabete.

i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 45234116-2.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

d) Esleipen-irizpideak:

● Formulen bidez ebaluatzekoak:

- Prezioa: 20 puntu.

● balio-iritzien arabera ebaluatzekoak:

- Kalitatea: 80 puntu.

4.- Kontratuaren balio zenbatetsia: 49.963.799,43 euro.

5.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 49.963.799,43 euro; BEZa (% 18): 8.993.483,90 euro. Guztira: 58.957.283,33 euro.

6.- Bermeak.

- Behin-behinekoa: 1.179.145,67 euro.

- Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): B-2-F eta A-1-F.

8.- Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko urriaren 18a, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko modalitatea: paperean.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: hilabete bi.

9.- Eskaintzak irekitzea:

a) Helburua: «C» gutun-azala (2022-10-26), «B» gutun-azala (2011-11-11) 12:00etan.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

10.- Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2011ko irailaren 2a.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 5a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Azterketa dokumentala