
179. zk., 2011ko irailaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Ekonomia eta Ogasun Saila
4600
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko plataforma eraikitzeko lanak (tartea: Hernani-Astigarraga) helburu dituen administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: C01/017/2011).
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.
c) Espedientearen zenbakia: C01/017/2011.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko plataforma eraikitzeko lanak. Tartea: Hernani-Astigarraga.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Gipuzkoako Lurralde Historikoa (Hernani, Donostia-San Sebastián eta Astigarragako udalerriak).
d) Gauzatzeko epea: hogeita zortzi (28) hilabete, edo esleipendunak eskaintzen duena baldin eta obra osoa egiteko eskaintzen duen epea hori baino txikiagoa bada. Epea, zuinketaren egiaztapen-akta izenpetu eta biharamunetik aurrera zenbatzekoa da.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: hainbat irizpide.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitazioaren gehieneko aurrekontua edo, hala dagokionean, gutxi gorabeherako gastuarena 64.826.581,43 eurokoa da + 11.668.784,66 euroko BEZa; guztizko zenbatekoa 76.495.366,09 eurokoa da.
5.- Behin-behineko bermea: bai, 1.529.907,32 euro.
6.- Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 95 72.
e) Telefaxa: 945 01 90 18.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko urriaren 19a.
7.- Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena, halakorik balitz (taldea, azpitaldeak eta kategoria).
Taldea: B, azpitaldea: 3, kategoria: F.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Europar Batasuneko estatu kideetako enpresa ez-espainiarrentzat: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.1 puntuan zehaztutakoa.
8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: urriaren 19a, 10:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II).
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez.
9.- Eskaintzak irekitzea.
9.1.- Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea: balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak (C gutun-azala):
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: C gutun-azala, 2011ko azaroaren 3a.
e) Ordua: 12:00ak.
9.2.- Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak irekitzea: eskaintza ekonomikoa eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz (B gutun-azala):
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: B gutun-azala, 2011ko azaroaren 18a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.- Bestelako argibideak.
Hauek dira balorazio-irizpideak:
- Proposamenaren kalitatea (azpiirizpideak):
● Proiektuaren ikerketa sakona (40 puntu).
● Obraren atazen eta tarteen programazioaren koherentzia (30 puntu).
● Kalitatea bermatzeko eta ingurumena zaintzeko programaren hobekuntzak (10 puntu).
- Proposamen ekonomikoa: 20 puntu.
11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2011ko irailaren 2a.
13.- Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.info.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 5a.
Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,
IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.
RSS