
179. zk., 2011ko irailaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Ekonomia eta Ogasun Saila
4599
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko plataforma eraikitzeko lanak (tartea: Zizurkil - Andoain) helburu dituen administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: C01/018/2011).
1.- Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.
c) Espedientearen zenbakia: C01/018/2011.
2.- Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko plataforma eraikitzeko lanak. Tartea: Zizurkil - Andoain.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Gipuzkoako lurralde historikoa (Zizurkil, Aduna eta Andoain).
d) Gauzatzeko epea: berrogeita sei (46) hilabete, edo esleipendunak eskaintzen duena baldin eta obra osoa egiteko eskaintzen duen epea hori baino txikiagoa bada. Epea, zuinketaren egiaztapen-akta izenpetu eta biharamunetik aurrera zenbatzekoa da.
3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude.
4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Lizitazioaren, edo hala dagokionean, gastu adierazlearen gehieneko aurrekontua hauxe da: ehun eta hirurogeita lau milioi eta berrogeita zazpi mila, ehun eta hogeita hiru euro eta laurogeita zortzi zentimo (164.047.123,88), gehi hogeita bederatzi milioi, bostehun eta hogeita zortzi mila, laurehun eta laurogeita bi euro eta hogeita hamar zentimo (29.528.482,30) BEZarenak; guztira: ehun eta laurogeita hamahiru milioi, bostehun eta hirurogeita hamabost mila, seiehun eta sei euro eta hamazortzi zentimo (193.575.606,18).
5.- Behin-behineko bermea: hiru milioi, zortziehun eta hirurogeita hamaika mila, bostehun eta hamabi euro eta hamabi zentimo (3.871.512,12).
6.- Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Cianoplan kopia-denda.
b) Helbidea: Acebal Idigoras kalea 6.
c) Herria eta posta-kodea: 48001 Bilbao.
d) Telefonoa: 94 423 15 20.
e) Telefaxa: 94 431 68 95.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2011ko urriaren 17a.
7.- Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: bai.
A) taldea, 5 azpitaldea eta F) kategoria.
Sailkapen hori ez badute, Europako Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrek kaudimen ekonomikoko eta finantzarioko eta gaitasun teknikoko baldintzak egiaztatu beharko dituzte karatulako 29.1 puntuan adierazitako moduan eta SPKLko 64. eta 67. artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta administrazio klausula zehatzen eranskinean -atzerriko enpresei buruzkoan- aipatzen den presuntzioa aintzat hartuz.
8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2011ko urrriaren 18ko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).
3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik kontatzen hasita; horri beste 15 egun baliodun gehituko zaizkio SPKLko 136.3 artikuluan (balio anormalak edo neurrigabeak) aipatutako izapideak bete behar badira.
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
9.- Eskaintzak irekitzea.
9.1. Eskaintza teknikoak irekitzea: balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: «C» gutun-azala.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.
d) Eguna: 2011ko azaroaren 2a.
e) Ordua: 10:00.
9.2. Eskaintza ekonomikoak irekitzea: eskaintza ekonomikoa eta formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak: «B» gutun-azala.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.
d) Eguna: 2011ko azaroaren 30a.
e) Ordua: 11:00.
10.- Bestelako argibideak. Balorazio-irizpideak: modu laburrean aipatzen dira honen ondoren, nahiz eta guztien erredakzio osoa karatularen 30.2 puntuan lortu behar den.
Puntuak, guztira: 100 puntu.
● Proposamenaren kalitatea (Azpiirizpideak): ponderazioa, guztira: 80 puntu.
○ Proiektuaren ikerketa sakona (40 puntu).
○ Obraren atazen eta tarteen programazio egokia (30 puntu).
○ Kalitatea bermatzeko eta ingurumena zaintzeko programaren hobekuntzak (10 puntu).
● Proposamen ekonomikoa: ponderazioa, guztira: 20 puntu.
11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2011-09-02.
13.- Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: kontratugilearen profila: www.contratación.info.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 2a.
Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,
IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.
RSS