
179. zk., 2011ko irailaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
4595
AGINDUA, 2011ko uztailaren 13koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko patata hazi, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzen 2011ko ekitaldirako deialdia egitekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko patata hazi, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzei buruzko azaroaren 21eko 236/2006 Dekretuaren (azaroaren 13ko 197/2007 Dekretuak aldatu zuen) xedea da kalitatezko nahiz ekoizpen ekologikoko arau edo zigiluek babestutako patataren hazkundea, biltegiratzea eta merkaturatzea hobetzera bideratutako jarduerak egiteko laguntzak emateko baldintzak arautzea Euskal Autonomia Erkidegoan.
Dekretu horretako 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntzen deialdia urtero egingo da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren agindu baten bitartez. Deialdi horretan, dagokion kanpainarako eskabideak aurkezteko epea ezarriko da, bai eta dagokion ekitaldirako dekretu horretan jasotako laguntzak finantzatzeko esleitutako aurrekontuaren zenbatekoa ere.
Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Araubideari buruz indarrean dauden lege-xedapenen Testu Bategina onesten duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legeak bide ematen dute aurtengo laguntzen deialdia egiteko.
Ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Xedea.
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko patata hazi, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzei buruzko azaroaren 21eko 236/2006 Dekretuan ezarritako laguntzen deialdia egitea 2011. ekitaldirako.
Bigarrena.- Diru-laguntzen zenbateko osoa.
1.- Agindu honekin bat eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura 2011ko ekitaldian eman beharreko laguntzen zenbatekoa, guztira, 1.000.000 euro izango da. Horietatik 700.000 euro 2011ko ekitaldiaren kontura izango dira, eta 300.000 euro, berriz, 2012ko ekitaldiko kreditu-konpromiso gisa jasoko dira.
Hirugarrena.- Epea.
Laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea egongo da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 13a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
RSS