Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2011ko irailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4594

EBAZPENA, 2011ko uztailaren 21ekoa, Unibertsitateetako zuzendariarena, zeinarekin amaitu egiten baita ondoren zehaztu aginduarekin bat laguntzak emateko prozedura: Agindua, 2011ko apirilaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011ko udan, atzerrian ingelesezko, frantsesezko eta alemanezko ikastaroak egin nahi dituzten unibertsitateko eta goi-mailako beste ikasketa batzuetako ikasleentzat laguntzak eskatzeko deialdia egiten duena.

2011ko apirilaren 5eko Aginduaren bitartez (2010-04-20ko EHAA), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak honako deialdi hau egin zuen: udan, atzerrian ingelesezko, frantsesezko eta alemanezko ikastaroak egin nahi dituzten unibertsitateko eta goi-mailako beste ikasketa batzuetako ikasleentzat laguntzak eskatzeko dena.

Unibertsitateetako zuzendariaren 2010eko ekainaren 15eko Ebazpenaz prozedura ebatzi egin zen, eta emate-ebazpen hori interesatuei jakinarazi zitzaien. 9. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriaz, ulertu beharko da uko egiten zaiola emandako laguntzari, baldin eta ebazpena jakinarazten den egunetik harako 15 eguneko epearen barruan, eskabide-egileak ez badu aurkezten kurtsoko (aukeratu dueneko) plaza erreserbatzeko justifikantea -gutxienik 200 eurokoa.

Behin epe hori amaiturik, 28 beka hutsik geratu dira, eta ordezko eskabide-egileei eman zaizkie, lehentasun-ordenaren arabera eman ere.

Horregatik guztiagatik, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Bekak emateko edo ukatzeko ondoren zehaztu aginduko prozedura amaitutzat jotzea: Agindua, 2011ko apirilaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011ko udan atzerrian ingelesezko, frantsesezko eta alemanezko ikastaroak egiteari buruzkoa.

Bigarrena.- Hizkuntza ikastaroak egiteko beka eman zaien eskabideen zerrenda argitara ematea; I. eranskinean jasotzen da zerrenda hori.

Hirugarrena.- Atzerrian hizkuntza ikastaroak egiteko bekari doakion laguntza ordaintzea, hain justu ere I. eranskineko zerrendan jasotako eskabide-egileei; ordainketen guztizkoa bostehun eta hamalau mila eta zortziehun (514.800) eurokoa da.

Laugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 21a.

Unibertsitateetako zuzendaria,

ZURIÑE GÓMEZ DE BALUGERA LÓPEZ DE ALDA.

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala